Ikastaroak


Udal, elkarte edo bestelako eragileentzako eskaintza


Sarrera

Erlojuari begira, presaka, bizi garen garai hauetan ez dago gure inguru naturalaz patxadaz gozatzea bezalakorik. Eta zer hoberik hori egin bitartean gure sormen gaitasuna ere sustatzen badugu? Akuarela teknika zailtzat hartu izan da askotan baina oinarrizko printzipio batzuk ezagututa gure ingurua irudikatzeko bitarteko zoragarria izan liteke.

Hartzaileak

Marrazten dakiten nahiz ez dakiten natura zaleei zuzendutako formakuntza da hau, adin tarte guztietarako egokia. Haurrik baletor nagusiren baten ardura eta zaintzapean etorri behar luke materiala modu egokian erabiltzen lagundu diezaion.
Gehienez 15 laguneko taldeak izango lirateke.

Iraupena:

2 orduko tailerra izango litzateke. 30 minutuko azalpen teorikoak eta praktikak ondoren.


Metodologia

Hasteko aire librean margotzeko erabili ohi den materiala aurkeztuko litzaieke ikasleei eta akuarela teknikari buruzko oinarrizko azalpen batzuk emanda aurrez prestatutako irudi bat margotuko litzateke.

Irudi hori bukatutakoan, tailerra emango den inguruan, aire libreko espazioren bat hautatuko luke ikasle bakoitzak hura marraztu eta margotzen saiatzeko. Irakaslea txandaka pasako litzateke ikasle bakoitzaren lanak behatu, lagundu eta azalpen gehigarriak ematera.


Materiala

Ikasleek ez lukete materialik ekarri beharko aire librean margotzeko beharrezko tresna guztiak formatzaileak jarriko lituzkeelako. Ikasle bakoitzak tailerreko materiala etxera eraman nahiko balu honen kostua ordaindu beharko luke. Ikasleek tailerrean sortutako arte lanak beraiekin eramango lituzkete etxera. 

Prezioa

300€ (+BEZ)
Materiala prezioan sartuta dago.
Bidaia gastuak ez daude prezioan sartuta.



Eñaut Aiartzaguena Bravo

urluma@urluma.eus

688698919