Niri buruz


Irudigile autonomoa lanbidez, urteak daramatzat proiektu anitzetarako marrazkiak sortzen. Komikiak, karikaturak, horma irudiak, animazioak… Egitasmo bakoitzak bere formatua eskatzen du.

Baina zer hoberik norbere esperientzia eta ezagutzak partekatzen saiatzea baino? Hezitzailea ere banaizen aldetik haur eta gazteekin aritzen naiz beraien marrazte, margotze eta sormen teknikak sustatzen.

Ez gara asko gure afizioak ofizio bihurtzeko lanean ari garenak baina euskaratik, ingurugiroarekiko errespetutik eta orohar balioen hezkuntzatik gure ametsen bila jarraituko dugu.


Eñaut Aiartzaguena Bravo
urluma@urluma.eus